XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Chorrak berak lau identitate frantses faltso zituen.

Identitate bakoitzean hamar seme alaba deklaratzen zituen.

Guztira, berrogei.

Bere emazteak gutxiago zuen, hiru identitate bakarrik, eta bakoitzeko beste hamar haur.

Beraz, El Chorraren familiak bakarrik bazituen hirurogeita hamar seme alaba deklaratuta.

Egiazko haurrak, berriz, hiru bakarrik zituzten.

Bartzelonako tribuak, El Chorraren klanekoak, ehun eta larogeita hamasei identitate frantses zituen, eta identitate horien izenean hiru mila haur zituzten deklaratuta.

Denak gezurrezkoak.

Montaje ikaragarri honi esker, familia guztiak ederki bizi ziren Bartzelona inguruko txaletetan.

Hilaren 6an, rulotak eta kotxe zaharrak hartu, eta Perthus-eko mugatik igarotzen ziren Frantziara, seme guztien puntuak kobratzera.

Ijitoak kortzegaraino joaten ziren, ferryboat untzitan karabana osoa sartuta.

Merezi zuen biajeak, Ajaccio eta Bastiako bulegoetan kobratuz gero.